DONOSTI GIMNASIA ERRITMIKO KLUBAk bere kode etikoaren oinarrietan  Europako Batzordeak 1992an kirol mailan “kirol garbi”ari buruz proposatutako manifestuarekiko errespetu eta atxikimendua onartzen ditu.

 

“Joko garbi”ak arauen errespetu hutsa baino gehiago esan nahi du: adiskidetasunaren, kontrarioarenganako errespetuaren eta kirol espirituaren kontzeptuak bereganatzen ditu.

Jokabidea baino gehiago pentsatzeko era da. Kontzeptu horrek tranpen aurkako, arauak hausteke engainatzeko artearen aurkako, dopajearen aurkako, indarkeria fisiko eta ahozkoaren aurkako, aukera ezberdintasunaren aurkako, komertzializazio gehiegizko eta ustelkeriaren aurkako borroka hartzen du bere baitan.

“Joko garbi”a kontzeptu positiboa da. Kodeak kirola jardun soziokulturaltzat jotzen du, gizartearen aberasgarri dena, eta nazioen eta pertsonen arteko adiskidetasuna bultzatzen duena, leialtasunez egiten bada.

Kirola, era berean, jardun bat da, leialtasunez eginez gero. Pertsonari laguntzen dio bere burua ezagutzen eta bera ezagutarazten, baita hobeto adierazten eta garatzen ere. Horrekin batera, lagungarri zaio ezagutza praktikoak jasotzeko eta bere ahalmena erakusteko. Kirolak giza interakzioa ahalbideratzen du, gozamen iturri da eta osasuna eta ongi izatea ekartzen ditu.

Kirolak, bere klub eta zaledun sare handia kontuan hartuta,parte hartzeko eta erantzukizun sozialak onartzeko aukera ematen du. Gainera, zenbait jardunetako parte hartze erantzuleak lagun diezaioke gizarteari ingurumenarekiko sentikortasuna garatzen.

DONOSTI GIMNASIA ERRITMIKO KLUBAk, kode horretan oinarrituta, garatzen ditu bere egitekoak. Ez dio muzin egiten, kirol klub gisa, berari dagokion alderdi bati: ikaste eta lehiatzeri.

Lehiakorra izatea, arau horiek guztiak errespetatuz, bidezkoa da eta ekidinezina gainera, gizarte hobea sortu nahi badugu, alegia jokabide gaiztoak eta etika aldetik baztergarriak onartuko ez dituen gizarte hobea.


Colaboración con colegios El CGR DONOSTI ayuda a centros escolares. ¡Descubre como!
Así entendemos el deporte El espíritu del CGR DONOSTI de la A a la Z
Categorías y niveles de rítmica Podrás conocer nuestras secciones y la categoría que por edad corresponde a cada niña.
Calendario de actividades Para estar al día de los acontecimientos del Club GR Donosti
Enlaces de interés Accede a las WEBS Y BLOGS AMIGOS. Lo mejor de la gimnasia rítmica.
Competiciones Órdenes de Paso, Clasificaciones, Normativa y otros documentos con un "clic"
Estamos en Facebook Biografía de Club Gimnasia Rítmica Donosti en Facebook
Estamos en Twitter Twitter oficial de Club Gimnasia Rítmica Donosti