Aurkezpena/Historia
AURKIBIDEA
1.- CGR DONOSTI-REN EGINKIZUNA
2.- HISTORIA
3.- HELBURUAK
4.- CGR DONOSTI-REN OSAKETA
5.- KIROL HISTORIALA
1. CGR DONOSTI-REN EGINKIZUNA
C.G.R. Donosti Klubaren eginkizuna gimnastika erritmikoaren promozioa eta garapena da bai Donostian eta bai bere eskualdean.
Klubaren zeregin nagusia inguruko haur eta gazteei kirol-modalitate honen ezagutza eta praktikatzeko aukera eskaintzea da, dirua irabazteko asmorik gabe eta parte hartu nahi duten haur eta gazte guztiak onartuz, inolako sexu, adin, gorputz-gaitasun, baldintza fisiko edo bestelakorik jarri gabe. Gurekin kirola egiteko dagoen baldintza bakarra lau urte beteta edukitzea da.
Gimnastika erritmikoaren praktika egin ahal izateko C. G. R. Donosti Kluba arduratzen da kantxa egokiena bilatzeaz; gimnasten jardun-denbora kontuan hartuta, ordutegiak antolatzeaz, eta entrenadore eta pertsonal teknikoak bilatu eta haiek formatzeaz; eta, era berean, gure kirolariek gimnastikaren praktika ahalik eta modu egokienean garatzeko behar den guztia lortzeaz.
Gimnastika erritmikoa gure ohiko egoitzan emateaz gain, hala eskatzen diguten ikastetxeetan ere aritzen gara. Gure monitoreek, ikastetxeetara joan eta bertan erakusten diete kirol honetan hasi edo jarraitu nahi duten neska taldeei.
Jarraitzen den azken helburua neskei eta heuren familiei heziketan laguntzea da, kirolari ez ezik, pertsona gisa ere bai. Gure uztez, gimnastikaren praktika heziketa pertsonalerako osagarririk egokiena da; diziplina, norberaren kontrola, sakrifizio eta adiskidetasun-espiritua, hobetzeko gogoa, apaltasuna eta besteekiko errespetua moduko balioak bultzatzen baititu, beste ezein kirolek baino edekiago, eta pentsatzen dugu balio hauek direla beste edozein kirolek baino hobeto gimnastika erritmikoak gure gazteengan finkarazten dituztenak.
2. CGR DONOSTI-REN HISTORIA
C.G. R. Donosti Kluba dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Bere helburu bakarra Donostia eta bere eskualdeko neska-mutilek gimnastika egitera bultzatzea da, ahalik eta baldintzarik onenetan.
Kluba 1988an sortu zen, gimnasta talde baten gurasoen bultzatuta, Gimnastika Erritmikoa Donostian desager zitekeela ikusirik, izan ere Donostiako Udal Kirol Patronatuak uko egin baitzion garaiko entrenadore taldearekin ordura arte bezala sinatzen zituen hitzarmenak sinatzeari, eta Erakunde Erantzulea eskatu zuen harrez geroztik.
Klubaren egoitza soziala Altzako Udal Polikiroldegian dago, Darieta Bidean, z/g, Altzan.
Bertan, Klubak badu bulegotzat har daitekeen gune bat, Donostiako Udal Kirol Patronatuak utzia, eta bertatik bideratzen da administrazioak eskatzen duen lan guztia.
Era berean, aipatutako Polikiroldegi horretan bertan eta Patronatuarekin sinatutako urteko hitzarmenaren bidez, baditugu entrenatzeko kantxak, gure gimnastek beren ariketa fisikoak egin ditzaten.
Gaur egun C. G. R. Donosti-k 80 neska-mutil baino gehiagori ematen dizkie gimnastika erritmiko klaseak eta 300 neska-mutil baino gehiagori, kirol hori asignatura gisa ematen den ikastetxeetan, Gim dance-az gainera, Donostiako gazteek gero eta gehiago eskatzen baitute kirol modalitate hori.
Ikasturte bakoitza amaitu ondoren, C. G. R. Donosti-k gure ekintzetan parte hartu duten neska guztiekin erakustaldia antolatzen du, kirolarien guraso eta senitartekoek eta kirolariek berek ikus ditzaten ikasturtean zehar egindako aurrerapenak eta anima daitezen, kirol jardunaz gozatzeaz batera, hurrengo ikasturteetan ere kirolaren praktikarekin segitzera.
3. HELBURUAK
Bi dira helburuak:
Batetik kirolarien giza formazioa, aipatuta geratu den bezala.
Bestetik, hala nahi duten kirolariei kirol modalitate honen praktika egiten laguntzea, bai lurraldeko txapelketetan bai nazionaletan ere. Bigarren helburu horri begira, Klubak kirolariak hautatzen ditu eta banatzen adinaren arabera, eta haien eskura jartzen du entrenadore bat, eta haren ardura da muntaiak prestatzea eta muntaia haien jarraipena egitea, entrenamenduarekin batera, txapelketarako prestaketaren barruan, lehendabizi herri mailan, gero lurralde mailan eta azkenik estatu mailan, beti ere kirol emaitzek txapelketa ezberdinetan parte hartzea ahalbideratzen badute.
Klubak gimnastika erritmikoaren barruan dauden diziplina eta kategoria guztiak lantzen ditu:
-Oinarrizko Eskola.
-Ikastetxeetakoa.
-Txapelketa taldeak.
1.- OINARRIZKO ESKOLA
6 urtetik gorako neska talde batez osatuta dago. Jolas moduko ariketa hezitzaileekin hasten dira, alegia nork bere malgutasuna lantzekoak dira gehienetan. Poliki-poliki ariketa horien gogortasuna handituz doa, gero eta zailtasun handiagoak ipintzen baitzaizkie, eta kirolari bereziki dagozkion aparatuak menderatu behar dituzte (Pilota, uztaia, mazoak, soka eta zinta). Jarduera honek kirolariak heztea eta haien gorputz-soina formatzea beste asmorik ez du. Hala ere, Klubak talde horretatik hartzen du behar duen jendea, eta neskaren baten baldintza fisikoek hala baieztatzen badute, txapelketa taldeak osatzeko.
2.- IKASTETXEETAKOAK
Jarduera hau Gipuzkoako Ikastetxe guztietan bultzatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekintza da, baina Gipuzkoako Gimnastika Federazioaren kontrolpean da, antolamenduari eta teknikari dagokienez.
Gaur egun Klubak klaseak ematen ditu Donostiako hainbat ikastetxetan.
Neskek astero hartzen dituzte klaseak eta Udaberri aldean erakustaldi batean parte hartzen dute, ikasturtea amaitu ondoren beste batean, eta txapelketetan ere bai, hala egokitzen bada, Klubaren koordinaziopean dena.
Klubak kontuan hartzen ditu kirolari horiek ere, txapelketa taldeak osatzekotan.
3.-TXAPELKETA TALDEAK
Klubak bere ardurapean txapelketa taldeak ditu. 12 urtetik gorako neskek osatzen dituzte talde horiek, eta bakoitzak badu bere federatu fitxa.
Gimnastek parte hartzen dute:
Banakako modalitatean.
Taldekako banakako modalitatean.
Taldeka
4. CGR DONOSTI-REN OSAKETA
1.- BAZKIDEAK
Bazkideek osatzen dute Kluba. Erabateko eskumendun dira, Batzar Nagusian Zuzendari-Batzordea osatuko duten kideak hautatzeko. Batzordea da, hain zuzen, Kluba gestionatzeko eta kontrolatzeko erabakiak har ditzakeen erakunde gorena.
Bazkideek adinez nagusiak behar dute izan, halaxe ikusten baita Batzar Nagusian parte hartzeko arautegian, eta, bereziki gimnastika egiten duten neska-mutilen gurasoek eta Klubetik gertu dauden gizon-emakumeek osatzen dute. Bazkide hauek urteroko kuota ordaintzen dute, eta gaur egun 60ren bat dira guztira.
Presidenteak, Idazkariak, Diruzainak eta sei kidek osatzen dute Zuzendari-Batzordea. Estatutuen arabera, Batzordeak Klubari egokien zaizkion erabakiak har ditzake, bai kirol mailan bai diru kontuetan ere. Gutxienez, Batzar Nagusia deitu behar du. Bertan aurkeztu behar ditu ekitaldiko kontuak, beraiek onartzeko edo haiei buru eztabaidatzeko, eta delako Batzar horretan planifikatzen dira hurrengo ekitaldian aurrera eramango diren estrategiak eta bete beharko diren helburuak ere.
Klubaren barne arautegiari dagokionez, Estatutuetan ikusia dago guztia. Horiek behar bezala aurkeztuak eta onartuak izan ziren, helburu horietarako sortuak izan diren tokian tokiko erakundeetan.
2.- TALDE TEKNIKOA
Bada entrenadore nagusia, entrenadore nazional tituluduna. Haren helburua da ekitaldi bakoitzeko kirol jarduera planifikatu eta koordinatzea, eta Zuzendari-Batzordearen eta Kluba osatzen duten kirolarien arteko zubi-lanak egitea.
Klubak, bestalde, baditu beste hiru entrenadore ere. Entrenadore nagusiaren laguntzaile dira eta harekin batera planifikatu behar dute ekitaldi bakoitzeko kirol jarduera, bai federazio mailan bai eskola mailan ere. Entrenadore hauek, dagoeneko, eskuratuak dituzte entrenadore nazional izateko eskatzen diren hiru tituluetatik bi. Ekitaldi honetako helburuetako bat, hain zuzen, hirurek titulazio nazionala eskuratzea da.
Klubak badu monitore taldea ere. Horiek entrenadoreekin batera lan egiten dute, klaseak ematerako orduan, izan gimnastika erritmikoa ala Gym Dance, bai egoitza sozialean bai ikastetxeetan ere. Monitoreak, gaur egun, bederatzi dira.
Azkenik, Klubak titulu ofizialdun dantza aritu baten zerbitzuak kontratatuak ditu. Haren ardurapeko da dantza klaseak ematea gimnastika erritmikoari egokituak. Dantza irakasle profesional honek federatuak diren gimnastei ematen dizkie klaseak. Baina Klubak badu beste monitore bat, eskola mailako kirolariei dantza klaseak ematen dizkiena.
5. KIROL HISTORIALA
AMAIA URIONDO, Klubeko gimnasten artean lehenetakoa da. Espainiako Talde Nazionalean parte hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Munduko Txapelketan.
NAIARA GARCIAk zilarrezko domina eskuratu zuen, eta lehen mailara igotzea lortu zuen 1997ko Espainiako Txapelketan.
JUNIOR TALDEA, zilarrezko domina, sailkapen nagusian, eta urrezko domina, aparatu modalitatean, 1997ko Espainiako Taldekako Txapelketan, Sevillan.
GAZTE TALDEA, brontzezko domina, sailkapen nagusian, eta urrezko domina, aparatu modalitatean, 1997ko Espainiako Taldekako Txapelketan, Sevillan.
NAIKE CALVO, zilarrezko domina, zinta modalitatean, 1998ko Espainiako Taldekako Banakako Txapelketan, junior mailan, Gijonen.
NAIARA BUCES, brontzezko domina, uztai modalitatean, 1998ko Espainiako Taldekako Banakako Txapelketan, junior mailan, Gijonen
GAZTE TALDEA, brontzezko domina, 1998ko Espainiako Taldekako Txapelketan, Zaragozan. Lehen mailara igotzea lortu zuten.
NAGORE SANZ, zilarrezko domina, pilota modalitatean, 1999ko Espainiako Taldekako Banakako Txapelketan, Zaragozan.
NAGORE SANZ, brontzezko domina, soka, uztai eta zinta modalitateetan, gazte mailan, 2000ko Espainiako Banakako Txapelketan, Kordoban. Era berean, lehen mailara igotzea lortu zuen.
NEREA OTAEGI, laugarrena, sailkapen nagusian, eta zilarrezko domina, mazo eta zinta modalitateetan, gazte mailan, 2004ko Espainiako Banakako Txapelketan. Alacanten. Lehen mailara igotzea lortu zuen.
NEREA OTAEGI, zilarrezko domina, sailkapen nagusian, eta urrezko domina, lehen mailan, 2005eko Espainiako Banakako Txapelketan, Benicarlon.
OLEKSANDRA VASYLCHUK, zilarrezko domina Erreginaren Kopa Txapelketan, Leonen, 2007an.
SENIOR TALDEA, brontzezko domina, sailkapen nagusian, eta zilarrezko domina, aparatuen finalean, 2008ko Espainiako Taldekako Txapelketan, Zaragozan. Lehen mailara igotzea lortu zuten.
OINARRIZKO GAZTETXO TALDEA, URREZKO DOMINA 2009ko Espainiako Taldekako Txapelketan, Kordoban.
————————————————————————————
EL CLUB
El club C.G.R.Donosti es un club sin animo de lucro cuya única finalidad es que niños/as de Donostia y sus alrededores puedan realizar gimnasia en las mejores condiciones posibles.
El Club se forma en el año 1988 gracias a la entusiasta labor de un grupo de padres de gimnastas, ante la disyuntiva de la desaparición de la Gimnasia Rítmica en San Sebastián, ya que el Patronato Municipal de Deportes de San Sebastián, se niega a continuar firmando convenios con el grupo de entrenadoras con las que viene haciéndolo, requiriendo para ello una Entidad Responsable.
El Club tiene su Sede Social en el Polideportivo Municipal de Alza, Camino de Darieta s/n. en Alza.
En el mismo, el Club dispone de un espacio dedicado a Oficina, cedido por el Patronato Municipal de deportes de San Sebastián, donde se desarrolla toda la labor administrativa
Así mismo, en este mismo Polideportivo y mediante convenio anual con el Patronato, disponemos de las canchas de entrenamiento, donde nuestras gimnastas desarrollan sus ejercicios.
ACTIVIDADES DEPORTIVAS
El Club abarca todas las disciplinas y categorías posibles dentro de la gimnasia rítmica que son:
-Escuela de Base
-Escolares.
-Equipos de competición.
1.- ESCUELA DE BASE
Se trata de un colectivo de niñas de 6 años en adelante, que comenzando
desde ejercicios lúdicos, formativos, de elasticidad, etc, van aumentando
progresivamente hasta incorporar dificultades y manejo de los aparatos
específicos de este deporte (pelota, aro, mazas, cuerda y cinta)
Esta actividad no tiene otras pretensiones que las meramente educativas y de formación física, si bien el Club se nutre de este colectivo para sus equipos de competición si las condiciones de alguna niña así lo permitiese.
2.- ESCOLARES
Esta actividad se desarrolla dentro de todos los Centros Escolares de
Gipuzkoa esta organizada por la Excma. Diputación Foral de Gipuzkoa y
controlada a nivel organizativo y técnico por la Federación Guipuzcoana de
Gimnasia.
En la actualidad el Club imparte clases en diversos centros escolares de Donostia-San Sebastián.
Estas niñas reciben clases semanales y participan en una exhibición en Primavera, otra exhibición de Fin de Curso y torneos, todo ello coordinado por el Club.
El Club también tiene en cuenta a este colectivo para sus equipos de competición.
3.-EQUIPOS DE COMPETICION
Dentro del Club existen los equipos de competición, que los componen niñas a partir de 12 años y que disponen de su correspondiente ficha federativa.
En la actualidad el Club tiene 11 niñas Federadas.
Estas gimnastas participan en:
- Modalidad individual
- Individual por equipos
- Conjuntos
PALMARES DEPORTIVO
AMAIA URIONDO, una de las primeras gimnastas del Club, consiguió
llegar a participar en el Equipo Nacional Español, consiguiendo medalla de
Plata en los Campeonatos del Mundo
NAIARA GARCIA, consiguió medalla de Plata y el pase a la 1ª categoría en el Campeonato de España de 1997
CONJUNTO JUNIOR, medalla de Plata en la general y medalla de Oro por aparatos en el Campeonato de España de Conjuntos de Sevilla 1997.
CONJUNTO JUVENIL, medalla de bronce en la general y medalla de Oro por aparatos en el Campeonato de España de Conjuntos de Sevilla 1997.
NAIKE CALVO, medalla de Plata en Cinta en categoría Júnior en el Campeonato de España individual por Equipos de Gijón 1998
NAIARA BUCES, medalla de bronce en Aro en categoría Júnior en el Campeonato de España Individual por Equipos de Gijón 1998.
CONJUNTO JUVENIL, medalla de Bronce en la general en el Campeonato de España de Conjuntos de Zaragoza 1998. Consiguen asimismo ascender a 1ª Categoría.
NAGORE SANZ, medalla de Plata en Pelota en categoría Juvenil en el Campeonato de España Individual por Equipos de Zaragoza 1999.
NAGORE SANZ, medalla de bronce en Cuerda, Aro y Cinta en categoría Juvenil en el Campeonato de España Individual de Córdoba 2000. Consigue, así mismo, el ascenso a la 1ª Categoría.
NEREA OTAEGI, cuarta en la general y medalla de plata en Mazas y Cinta en categoría Juvenil, en el Campeonato de España Individual de Alicante 2004. Consigue el ascenso a la 1ª Categoría.
NEREA OTAEGI, medalla de Plata en la general y medalla de Oro en cuerda en 1ª Categoría, en el Campeonato de España Individual de Benicarlo 2005.
OLEKSANDRA VASYLCHUK, medalla de plata en la copa de la Reina celebrada en León en el año 2007.
CONJUNTO SENIOR, medalla de Bronce en la general y medalla de plata en la final por aparatos en el Campeonato de España de Conjuntos de Zaragoza 2008. Además, consiguen el ascenso a 1ª Categoría.
CONJUNTO INFANTIL BASE, MEDALLA DE ORO en el Campeonato de España de Conjuntos de Córdoba 2009.